XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARRAZKI IZKUTUA.

a) Azalpena.

Erdiko Zikloa Hasierakoa bezalaxe berezia da dituen ezaugarriengatik.

Eta ezaugarritasun hauek ezin dira baztertu edozein programakuntza delarik ere.

Adin honetako haurren munduan, mundu psikologikoan alegia, jokua eta denborapasa bizitzaren zati nagusia da, eta denborapasak eta jokuek sortzen duten giroa ezagutu eta landu egin behar dugu.

Gure ustetan ariketa berezi hauek dimentsio berria hartzen dute ikastunitate baten egituran sartzen direnean.

Marrazki izkutuan murgildurik gaudenez, esan dezagun zein diren gure helburuak ariketa honekin.

Marrazkiek ingurugiroa deskribatzen digute, bada, giro hori deskribatzen ikasi beharko da.

Honekin batera denborapasa da, horregatik, ikasgelako erritmoa nekeza bihurtzen denean, hauetako ariketa batek lasaitasuna ekar dezake.

Nola erabil dezakegu marrazkia?.

a) Sormena landuz.

Beste ezer egiten hasi baino lehenago marrazkia aurkezten zaie, eta ikusten ari diren bitartean zer ikusten duten, edo zer iruditzen zaien, galdetzen zaie.

Orduan ikasleek banan-banan eritzi pertsonala emango digute.

b) Marrazkia osatu.

Ikastegietako ikasleek behin baino gehiagotan egina izango dute honelako ariketaren bat.

Hala ere, lehenengo ariketan garbi azaldu behar diegu nola egin dezaketen.

Irakasleak egiten duen une berean, ozenki eta goraki adieraziko die zer egiten ari den, eta, erne ibiliko da ikasleek segitzen duten edo ez, ezagutzeko.

c) Elkar Hizketa.

Eman dezagun marrazkia osaturik geratu dela, denek osatu dutela.

Ondoren marrazkian agertzen diren egoerak deskribatuko ditugu.

Hasiera batetan irakasleak lagun ditzake ikasleak galdera arrunt batzuk eginez.

Adibidez: Nortzu doaz berebilean?.

Zer ikusten dute?.

Nola dago zuhaitza?.

Zer gertatzen zaie orduan?.

d) Marrazkia margotu.

Testuan dagoen marrazkia zuri-beltzean doa ia beti.

Bestalde ume hauei kolorea atsegina zaie oso, eta bide batez haurren joera profitatuz kolore-mundua lantzen saia gaitezke.

Horregatik marrazkia bakoitzak duen gustora margo dezake.